}

Urteko argazki onena

2004/09/27 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

img height="280" hspace="5" src="images/E040927.jpg" vspace="5" width="420"/>

Honako argazki honek irabazi du Science aldizkariak eta AEBetako Zientzia Fundazio Nazionalak antolatutako lehiaketa. Urtero, zientzia eta artea uztartzen dituzten argazki eta irudi berritzaileenak saritzen dituzte. Izan ere, argazkiez gain, infografiak, irudiak, irudi interaktiboak eta ilustrazioak ere lehiatzen dira bakoitza bere sailean.

Irudikoa hamster baten belarriko akain-ninfa bat da. Elikatzen ari zela, zerion autofluoreszentzia harrapatu zuen argazkilariak, eta, horretarako, laser bidezko eskaner-mikroskopio fokukidea erabili zuen.

Argazkilaria: Marna E. Ericson, Minesotako Unibertsitatea, AEB.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia