}

Ubarroiak golkoko gerran hiltzen

1991/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

olkoko gerran burutu den ekintzetako sarraski ekologikoa izugarria izan da. Milaka txori eta arrain hil dira ekintza honen eraginez.

Golkoko gerran burutu den ekintzetako bat marea beltza sortzea izan da. Ekintza honen helburua militarra izan bada ere, sarraski ekologikoa izugarria izan da. Milaka txori eta arrain hil dira ekintza honen eraginez. Telebistan ikusi izan dira marea beltzaren irudiak. Irudi hauetan txoriak petrolioz jantzita azaltzen ziren.

Pertsiar Golkoan txori-mota ugari izaten da. Batzuk bertan bizi dira eta beste batzuk urteko sasoi batean bakarrik egoten dira bertan. Espezierik kaltetuenak bertan bizi direnak, hau da, endemiko direnak, izango dira. Hauen artean Sokotrako ubarroiak daude. Marea beltzak izugarri murriztu du ubarroi-populazioa; zenbaitek dioenez, neurri egokiak hartzen ez badira desagertzeko arriskuan daude.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia