}

Txerri futbolariak

1993/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Baloi gorriek izugarri erakartzen dituzte txerriak ikuiluetan. Zenbait azterketaren arabera, ikuilu-futbolak txerrien estresa eta bortxakeria izugarri txikiagotzen ditu (efektu hau ez da nabari gizakiarengan). Nahiz eta jokoan animaliek energia asko gastatu, txerri futbolariak besteak baino azkarrago gizentzen dira.

Cranswick Mill deituriko animalientzako elikadura-enpresako Bernard Hoggarth-ek dioenez, txerriak aspertzen hasten direnean lagunen isats edo belarrien bila hasi beharrean baloiaren bila hasten dira.

Hoggarth-ek Danimarkatik inportatzen ditu plastikozko baloiak. Animalien baloiarekiko arreta berehalakoa da eta baloi hau nahikoa sendoa da, animaliek kaltetu ez dezaten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia