}

Tuberkulosia Amerikan

1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain dela mila urteko momia bat PCR sistemaz aztertu dute eta Mycobacterium tuberculosis bakterioaren ADN-zatiak aurkitu dituzte.

Duela gutxi Perun orain dela mila urteko momia bat PCR (Polymerase Chain Reaction) sistemaz aztertu dute eta Mycobacterium tuberculosis bakterioaren ADN-zatiak aurkitu dituzte. Momia 40-45 urteko emakume batena da, eta Kristobal Kolon Amerikara heldu baino 500 urte lehenagokoa denez gero, lehendik ere han tuberkulosiaren bakterioa bazela jakin dute.

Biologia molekularrari esker paleontologia asko aurreratu da. Orain arte izan ere, hipotesiak baino egiterik ez zegoen, mikroorganismo desberdinek lesio berdinak sortarazten dituztelako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia