}

Tren konbentzionalik azkarrena

1987/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

TGV frantziarra.

Suediako Asea AB enpresak, XIX. mendeko trenbide zaharretara egokituko den tren azkar baten 20 untiate eraikitzeko agindua jaso du Suediako Trenbide konpainiatik. Teknologia konbentzionala erabiliko duten trenik azkarrenak izango dira.

Tren azkarra edukitzearen alde, herri aurreratu gehienek egin dute apostu. Frantziako TGV edo Japoniako bala trena 200 km/h abiadura gainditzeko teknologia berriek egindako esfortzuaren adibide dira. Hala ere, honelako proiektuek trenbide bereziak behar dituzte. Britainiarren APT izenekoak, trenbide zaharrak aprobetxatu nahi ditu eskegidura pendularreko tren baten bidez. Baina prototipoan sortutako arazoek proiektua atzeratu egin dute.

"Bala ten" japoniarra.

Suediako trenen baitan ideia berdina dago. Dauden trenbideak aprobetxatzeko, Aseak fabrikatutako trenak automatikoki okertuko dira kurbetan indar zentrifugoari kontra egitearren. Sistema honek, bidaiarien erosotasuna handitzeaz gain gaur egun 160 km/h-tik gora gertatzen diren istripuak baztertuko ditu.

APT Britainiarra.

Trenmakinak korronte alternozko motoreez hornitutak izango dira. Horrela korronte zuzeneko motoreekin baino autonomia handiagoa eta mantenu-premia txikiagoa lortuko da. Trenak, lokomotore batez eta bost bagoiz osatuko dira. Guztira 300 bidaiari garraituko ditu; hauetako 50, lehenengo klasean.

Lehenengo ibilbideak, Stockholm eta Goteburg lotuko ditu. Egun lau ordu baino gehiago behar dituen bidaiak, hiru baino gutxiago beharko ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia