}

Telefonoa satelite bidez

1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Motorola izeneko enpresa iparramerikarrak proiektu bat aurkeztu berri du telefoniaren arloan. Orain arteko telefono-deiak zentral telefoniko desberdinetatik pasatzen direnez, zentral horiek elkarren artean kableen bidez lotzen dira.

Motorolak proposatzen duen sistemaren bidez, munduko telefono guztiak kablerik gabeak izango lirateke. Elkarketa satelite bidezkoa izango litzateke. Hain zuzen 67 satelite beharko lirateke 700 km-ko altueran. Sistema honetan, abonatu batek linea eskatzen duenean hurbilen dagoen satelitearekin harremanetan jarriko da. Komunikazioa lortzeko telefonoak antena bat izango du.

Kostuei dagokienez, azken zifrak ez dira oso ongi ezagutzen, baina satelite bakoitzaren kostua 187.000 milioi dolarrekoa dela aurrera daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia