}

Telefono mugikorretan diagnostikoak egiteko aukera, abian

2009/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Telefono mugikorretan diagnostikoak egiteko aukera, abian
2009/07/01 | Elhuyar

Martxan jarri dute Europako Labonfoil (laborategi bat xafla batean) proiektua. Ikerlan-IK4k zuzentzen du eta parte-hartzaileen artean Gaiker-IK4 dago. Proiektuaren asmoa da telefono mugikorretan laborategi bat txertatzea txip baten bidez.

Tresna analitiko eramangarri bat izango da, eta RNAri, DNAri eta markatzaile molekularrei antzemango die. Kreditu-txartel baten tamainako gailuak aukera emango du, batetik, gaixotasunak gaixoen etxean monitorizatzeko, eta, bestetik, aztertu beharrekoa dagoen lekuan aztertzeko. Emaitzak telefono mugikorrari erantsitako osagarri batek hartuko ditu, eta zentralera bidaliko du jasotako informazioa. Hori guztia 15 minutuan.

1
255
2009
7
021
Medikuntza
Albisteak
14

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia