Elhuyar zientziaren komunikazioa

Teknopolis-en “Plastikoak txipiroi erara" erreportajea, irabazle Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako IV. sarietan

2018/06/07 Elhuyar Zientzia

Elhuyarrek ekoitzitako Teknopolis saioak telebistaren kategoriako saria jaso du Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako laugarren edizioan, “Plastikoak txipiroi erara” erreportajeagatik.

teknopolis-en-plastikoak-txipiroi-erara-erreportaj
Argazkia: Iñaki Leturia Yurrita, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola Lópezen eskuetatik saria jasotzen. Arg. Ihobe

Erreportajea plastikoari eskainitako saio baten barruan eman zen Euskal Telebistan, iazko urrian. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitatean, BIOMAT ikerketa-taldea lanean ari da hondakinentzat irtenbide bat aurkitzeko. Zehazki, plastiko biodegradagarriak garatzen ari dira, txibihezurrak, oiloen lumak edo artilea erabilita lehengai gisa. Erreportajeak haien lana jasotzen du, ikerketa-taldeko hiru kideren lekukotzarekin: Koro de la Caba Ciriza, Alaitz Etxabide Etxeberria eta Pedro Guerrero Manso.

EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020n aipatzen diren balioen artean, batez ere ingurumen-balioak dira agerikoak Teknopolisen erreportajean: baliabideak eraginkortasunez erabiltzea, hondakinak lehengai bihurtzea eta abar.

Lanik onenaren saria, berriz, Alex Fernández Muerzak ekonomia zirkularrari buruz  idatzitako erreportaje batek irabazi du (“Estos cinco productos no se compran”). Prentsa idatziaren kategorian, bi sari eman ditu epaimahaiak: bat Araceli Acosta de Lugoren “El mundo dice adiós al mercurio” artikuluari, eta bestea, accesita, Zigor Aldamak idatzitako “Txinak aurpegia garbitu nahi du” artikuluari. Azkenik, irratiaren kategorian, Radio Euskadiren iganderoko "Más que palabras" irratsaioaren barruan Natura 2000 Sareko espazio eta hotsen berri ematen duen atal batek irabazi du.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Ihobek deitutako Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Sariaren laugarren edizioa izan da aurtengoa, eta jasangarritasunaren kultura sustatzen duten kazetari eta komunikabideen lana aitortzea da haren xede nagusia.

 

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia