}

SQL Slammer zizarea 8,5 segundotik behin biderkatu zen

2003/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den urtarrilaren 25ean, SQL Slammer zizareak ia erabat blokeatu zuen Hego Korea eta mundu osoan arazoak sorrarazi zituen. Zizarea hamar minutuan hedatu zen mundu osora. Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileen arabera, 8,5 segundotik behin bikoiztu zen eta bere muga bakarra Interneteko konexioaren abiadura izan zen. SQL Slammer Microsoften SQL Server 2000ren akats batez baliatu zen zabaltzeko. Zizareak ez die disko gogorrei erasotzen, sarea blokeatu baino ez du egiten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia