}

Satelite espioiak

1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Pertsiar Golkotik datozkigun gerra-hotsak batzuek dexente lehenago entzun zituzten. EEBBek espazioan zituzten sateliteen bidez, Kuwaiterantz tropa irakiarrek egindako ibilaldien berri berehala izan zuten.

Irratitelefoniazko komunikazio guztiak (Saddam Hussein-ek bere gidaritza-lekutik tropekin izandako komunikazioak barne) Magnum izeneko sateliteen bidez kontrolatu ziren. Elin izeneko sateliteek bestalde, tanke-, ibilgailu- eta soldadu-kopuruaren berri eman zuten.

Sobietarrak ez ziren atzean geratu eta Cosmos 2086 satelitearen orbita aldatu egin zuten Golkoko gertakizunen berri izatearren.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia