}

Sardinen eta marrazoen dantza

2004/10/21 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Begiratu batera balleta dirudi: sardina-sarda alde batera eta bi marrazoak bestera zilipurdi dotorean. Argazki ederra da, eta hala iritzi dio epaimahaiak ere; izan ere, Basabizitzaren Argazkilari Onena izendatu dute Doug Perrine, argazki horren egilea, hain zuzen ere. Argazkia ‘argi- eta mugimendu-ikuskizun’ gisa definitu du epaimahaiak.

Lehiaketa BBC Wildlife Magazine aldizkariak eta Londresko Historia Naturalaren Museoak antolatzen dute urtero. Aurtengoa 21. edizioa izan da, eta 18.500 argazki aurkeztu dira lehiaketara; horietako asko oso ikusgarriak dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia