}

Sai zuria: xelebrea bezain dotorea

2001/03/09 Elhuyar Zientzia

Argazkigilea: Joxerra Aihartza

Aurten taxuzko negurik egin duenik ezin esan, eta aurrerantzean, purrustaldiren bat edo beste egin egingo du agian. Baina horixe, purrustaldia. Hegazti sarraski-jale gehienak, ordea, ez dira horri begira egoten. Txitak hazteko denbora asko behar dutenez, negua amaitu aurretik hasten baitira txitatzen. Hori egiten du urte osoan gure artean izaten dugun sai arreak. Baina baita argazkiko sai zuriak ere.

Sai zuria ez da urte osoan hemen izaten. Txitak hazi ondoren, Afrikara joaten dira negu hasieran eta bertan egoten dira neguaren gordinean. Udaberria hasterako, ordea, berriz ere gure mendietara itzuli eta aurreko urteetako bikotekide berarekin elkartuko dira habia egin eta arrautzak jartzeko. Habia pareta eta labarretan egiten du.

Saia den aldetik sarraskia eta haratustela jaten du, baina badu atzaparrekin tresnak erabiltzeko gaitasuna ere. Hain zuzen ere, ostruka-arrautzak harriz hausteko gai delako da ezaguna.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia