}

Pulsar berria Esne Bidetik at

1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Duela bi hilabete, X izpiak jasotzen dituen Chandra teleskopioa Lurraren inguruko orbitan jarri zen. Bere helburua Esne Bidetik at dauden astroak behatzea da. Chandra eta Hubble teleskopioen bitartez, pulsar berri bat aurkitu da Karramarro izeneko nebulosan.

Nebulosa hori 1054. urtean txinatar astronomoek ikusi zuten lehenengo aldiz, orduan gertatutako izar baten leherketaren ondorioa delako. Lurretik astetan ikusgai izan omen zen. 1968. urtean astronomo modernoek aurkitu zuten Tauro konstelazioan. Lurretik 6.000 argi-urtera dago nebulosa eta haren barruan pulsar bat aurkitu da, hau da, abiadura handian biratzen ari den neutroi-izar bat. Segundoko 30 aldiz igortzen du erradiazioa. Chandra teleskopioak X izpien eraztun bat ikusi du, energia izarretik nebulosara nola garraiatzen den erakusten duena.

Arizona Estatuko Unibertsitateko Jeff Hester astronomoak azaldu duenaren arabera, horrelakorik ikusi den lehenengo aldia da. Pulsarraren eta nebulosaren arteko energi garraioari buruzko informazio asko eman dezake behaketa horrek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia