}

POWERPOINT. 2. Bertsioa

1988/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Mikrosoft etxeak oraintxe iragarri berria du Powerpoint-en 2. bertsioa; Apple Macintosh-en inguruan aurkezpenak egiteko programarik salduena.

Powerpoint-en 2. bertsio honekin Macintosh II-ren 16.8 milioi kolore erabili omen daitezke eta 5000 inguru kolore-konbinazio eta letra-mota desberdin aukeratu ahal izango omen dira.

Honez gain eta aurreko bertsioak eskaintzen zuen aukeraz gain (zuri-beltzeko transparentziak sortzeko aukeraz gain hain zuzen ere), bertsio honetan 35 mm-ko koloretako diapositibak sor daitezke.

Hauekin diapositiba-sekuentziak osatu, oharrak ipini etab. etab. egin daitezke.

Badirudi programa honekin egin diren aurkezpenak benetan bikainak izan direla eta arrakasta handia izan dezakeela pentsatzen da.

Powerpoint 2.0 bertsioak, hiztegi ortografikoa eta hitzen bilaketa eta ordezkapenerako komandoak ere baditu; eta ProstScript formatua duten fitxategi grafikoak jaso ditzake.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia