Elhuyar zientziaren komunikazioa

Poluzio-maila altua aurkitu dute itsasoaren sakonenean

2017/02/16 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

poluzio-maila-altua-aurkitu-dute-itsasoaren-sakone
Hirondellea gigas anfipodoak sarraskijale amorratuak dira. Itsas hondora iristen den edozein gai organiko jaten dute, baita gai horiekin batera datozen poluitzaileak ere. Arg. Alan Jamieson, Newcastle University

Ozeano Bareko bi fosatan, 10.000 metro inguruko sakoneran, poluzio-maila altuak aurkitu dituzte. Pazifikoko ipar-mendebaldeko eremu industrial poluituenetakoa den Suruga Badiako (Japonia) maila bereko poluzioa neurtu dute fosa horietako krustazeoetan.  Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Ipar Pazifikoko Mariana fosako eta Hego Pazifikoko Kermadec fosako krustazeoak aztertu dituzte ikertzaileek, eta ikusi dute eremu industrialetatik urrun eta hainbesteko sakoneran egoteak ez dituela poluziotik libratzen. Izan ere, krustazeo horietan maila oso altuetan aurkitu dituzte hainbat poluitzaile organiko iraunkor; esaterako, garai batean gailu elektrikoetan erabiltzen ziren PCBak, eta suarekiko erresistentzia handitzeko plastikoetan eta abarretan erabiltzen PBDEak. Ikertzaileek ustez, hondoratzen den haratustelaren eta plastikoen bidez iritsiko lirateke substantzia horiek itsasoaren sakonenera. Hain zuzen ere, Ozeano Barearen iparraldean dagoen plastikozko uharte erraldoiaren azpian dago Mariana fosa.

Itsaso bat plastikozkoa

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia