Elhuyar zientziaren komunikazioa

Peptido bat vs GIBa

2007/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Peptido bat vs GIBa
2007/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Gizakion odolean dagoen peptido batek ez dio uzten zelulak infektatzen GIB birusari. Birusaren gainazalean dagoen proteina bati lotzen zaio peptidoa eta, hala, infekzioa galarazten du. Birusak proteina hori erabili ohi du gizakiaren zelula ezagutzeko, lehen kontaktua egiteko, ondoren, zelula infektatu ahal izateko. Ikusi dute peptidoak galarazi egiten duela lehen kontaktu hori. VIRIP (virus-inhibitory peptide) izena ezarri diote, eta Alemaniako unibertsitate bateko ikertzaileek aurkitu dute.

Gizakiaren odoletik atera izan dira orain baino lehenago GIBa inhibitzen duten substantziak, eta, horren jakitun, 10.000 litro odol aztertu zituzten substantzia berrien bila. VIRIPa GIBaren aurkako botika berriak sortzeko hautagai egokia izan daitekeela ikusi dute. Batetik, GIBak ez duelako erraz peptido horren aurkako erresistentzia garatzen, VIRIPa birusaren proteina egonkor bati lotzen baitzaio (GIBaren aurkako beste droga batzuekin ez bezala). Bestetik, peptidoari hiru aminoazido jakin aldatze hutsarekin, konposatua ehun bider eraginkorragoa izatea lortu dute, hau da, GIBaren inhibizioa eraginkorragoa izatea. Horrek hautagai ezin hobea egiten du VIRIPa, ihesa sortzen duen birusaren aurka drogak sortzeko. Baina, lehenik, airean dauden hainbat galderari erantzun behar zaie: gizakion odolean badago, zergatik ez dago GIBarekiko autoimmune den jende gehiago? Gizakiarekin ikertzen hasitakoan erantzunak aurkitzea espero dute.

1
232
2007
6
038
Medikuntza; Osasuna; Farmakologia; Biologia; Biokimika
Berriak labur
18

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia