Elhuyar zientziaren komunikazioa

Pedro Miguel Etxenike Europako Fisika Elkarteko ohorezko kide izendatu dute

2018/04/11 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

pedro-miguel-etxenike-europako-fisika-elkarteko-oh
Arg. Gari Garaialde/ARGAZKI PRESS

Pedro Miguel Etxenike Landiribar EHUko katedradun eta DIPC Donostia International Physics Center-eko zuzendaria Europako Fisika Elkarteko (EPS) ohorezko kide izendatu dute.

Aitormen hori 20 pertsonak baino ez dute mundu osoan; tartean daude Jocelyn Bell astrofisikaria, zazpi Nobel saridun, Ikerketa Nuklearretarako Europako Kontseiluko bi zuzendari ohi eta Asturiasko Printzesa saridun bi.

Europako Fisika Elkartea 1968an sortu zen, eta 42 fisika-elkarte nazional biltzen ditu. Guztira, 42 elkarteak batuta, elkarte europarrak 120.000 kide biltzen ditu. Elkarte zientifiko bezala, fisikaren aurrerapena bultzatzen du, Europako komunitate fisikoaren interesen alde egiten du eta nazioarteko elkarlana sustatzen du.

Horrez gain, zientifikoki informatutako eta ezagutzan oinarritutako gizarte bat eratzeko ekimenak bultzatzen ditu EPSk. Hain zuzen, Parisen jaso du izendapena, elkarteak gonbidatuta Passion for Knowledge jaialdiari buruzko mintzaldi bat eman aurretik.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia