}

Paper erabiliarekin zer egin?

1991/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Amilotx izeneko talde ekologista harremanetan hasia da Gasteizeko enpresa batekin, bailarako udalen laguntzaz paper-bilketarako ontziak jartzeko.

Deba Garaiko ekologisten eskutik, paper birziklatuaren inguruko kanpaina ugari egin izan da eta erabilitako papera etxean pilatzeko aholkuak ere luzatu izan dira. Pilatutako paperak Takoloko edukiontzietara eraman eta erabilgarri izango zirela uste zutenek, bildutakoa erre egiten dela jakin zuten. Paper horri irtenbidea emateko bada zenbait enpresa pribatu kantitate handia baizik biltzen ez duena eta kalitatea ere sailkatu egiten duena. Baliagarriena ordenadoreko papera omen da, eta egunkari-papera gero, beti ere paper-mota desberdinak nahastu gabe.

Amilotx izeneko talde ekologista harremanetan hasia da Gasteizeko enpresa batekin, bailarako udalen laguntzaz paper-bilketarako ontziak jartzea aztertzearren. Izan ere, eta hasieran besterik esan bazen ere, Deba Garaiko Mankomunitateak epe luzera, papera tratatzeko lantegia jarri nahi du. Arrasate Press astekariak ere paper birziklatua erabiliko du aurrerantzean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia