}

Ozpin-eulien espermatozoide erraldoiak ulertzeko gakoak eman dituzte

2016/05/30 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ozpin-eulien-espermatozoide-erraldoiak-ulertzeko-g
Ozpin-euli emearen semen-errezeptakulua 8 cm-ko hodi helikoidal bat da Arg. Scott Pitnick

Ozpin-euli arrak espermatozoide erraldoiak garatzera nola iritsi diren azaldu du ikertzaile-talde batek. 5,8 cm luze izatera irits daitezke ozpin-euliaren (Drosophila melanogaster) espermatozoideak, gorputzaren luzera baino 20 aldiz gehiago, eta gizakien espermatozoideena baino mila aldiz gehiago. Eta fenomeno arraroa da, animalia gehienetan hautespen sexualak kontrakoa eragin baitu: espermatozoide txiki eta asko ekoiztea, eta ez gutxi eta handiak.

Nature aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, ikertzaileek ikusi dute, batetik, ar indartsu eta osasuntsuenek espermatozoide handiagoak eta gehiago ekoizten dituztela; eta, bestetik espermatozoideen luzerak, emeen semen-errezeptakuluaren luzerarekin batera eboluzionatu duela. Alegia, eboluzioan zehar emeen semen-errezeptakuluak handitzera jo du, eta, hala, espermatozoide handienak, eta beraz ar onenak, hautetsi ditu. Aldi berean, espermatozoide handienak dituen arrak aukera gehiago izan ditu bere geneak transmititzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia