}

Odol-emailearen Nazioarteko Eguna

2004/06/14 Elhuyar Zientzia

Gaur ospatzen da lehenengo aldiz Odol-emailearen Nazioarteko Eguna. Egun honetan, mundu osoko odol-emaileak omendu nahi dira.


Urtean 80 bat milioi aldiz ematen da odola mundu osoan, baina ez da nahikoa tokian tokiko eskariari erantzuteko. Hori dela eta, urtero-urtero odola emateko deia zabaltzen da, uda-partean batez ere; izan ere, ohiko odol-emaile asko kanpora joaten da udaldian, eta odol gutxiago ematen da.

Dena dela, ez da kasualitatea ekainaren 14a izendatu izana Odol-emailearen Nazioarteko Eguna, egun horretan jaio baitzen Karl Landsteiner 1868an, ABO odol-taldeen sistema aurkitzeagatik medikuntzako eta fisiologiako Nobel saria jaso zuena 1930ean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia