}

Mutazioen onura

2002/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Malaria Plasmodium falciparum patogenoak eragiten duen gaixotasuna da. Gizakion eritrozitoak infektatzen ditu, eta horko hemoglobinaren % 80 degradatzea lortzen du. Horren ondorioz, pertsonak malaria gaixotasuna garatzen du.

Hori dela eta, azken urteotan, hemoglobina degradatzen duten entzimen aurkako botikak garatzen aritu dira. Baina gizakiak berak degradazio hori saihesteko modua aurkitu du. Afrikako Mossi etniako indibiduoetan ikusi dutenez, hemoglobinaren genean berez gertatutako mutazioak entzimek ezin degradatzea eragin dezake. Horrela, patogenoa izanda ere, indibiduoak ez du gaixotasuna garatuko.

Afrikan malaria arrunta izateak presio selektibo hutsez mutazioa hedatzea ahalbidetu du. Birusek eta bakterioek maiz erabiltzen dute mutatzeko gaitasun hori txerto eta antibiotikoen eragina saihesteko, baina, antza, giza gorputzak ere bide bera erabil dezake patogenoen eraginaz babesteko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia