Elhuyar zientziaren komunikazioa

Mutazioa: mesedegarria baterako, kaltegarria besterako

2008/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Mutazioa: mesedegarria baterako, kaltegarria besterako
2008/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: P. Holtz/UNICEF)

Cell Host and Microbe zientzia-aldizkarian argitaratutako lan baten arabera, malariatik babesten duen mutazio batek erraztu egiten du hiesa hartzea. Bestetik, paradoxa dirudien arren, mutazio hori duten hiesdunak mutaziorik gabekoak baino bi urte gehiago bizi dira batez beste.

Nazioarteko ikertzaile-talde batek egin du azterketa, afrikar jatorriko 3.400 amerikarren geneak aztertuta. Zehazki, DARC proteinaren geneari begiratu diote. Proteina hori globulu gorrietan dago, eta, hain justu, horri lotzen zaizkio malaria sortzen duten bi bizkarroi, globuluak infektatzeko. Hortaz, gene horren mutazioz proteina ekoizten ez dutenez, abantaila dute, bizkarroiek ezin baitute globuluetara sartu, eta, beraz, babestuta daude malariatik.

Hala ere, mutazioak ez du erabateko babesa ematen, bizkarroi horietaz gain, beste batzuek ere sortzen baitute malaria, eta horiek beste era batera sartzen dira globulu gorrietara. Edozein modutara, Saharaz hegoaldeko pertsona gehienek dute mutazio hori.

Aurretik egindako ikerketa batzuetan, ikusi zuten DARC proteinak hiesaren birusari ere laguntzen diola globulu gorrietara sartzen. Hori baieztatu nahian, ikertzaile-talde horrek frogatu du hiesaren birusa DARC proteinari lotzen zaiola, laborategian behintzat. Ondoren, 3.400 afroamerikar aztertu dituzte (Afrikan ia denek dutenez mutazioa oso zaila da mutazioa ez dutenekin alderatzea). Hala, pertsona horietan ikertu dute zer erlazio dagoen mutazioa izatearen eta hiesaz infektatzeko arriskuaren artean.

Ikerketaren emaitza harrigarria izan da: mutazioa dutenek, hau da, DARC proteinarik ez dutenek besteek baino % 40 arrisku handiagoa dute hiesaz infektatzeko. Horrez gain, ikusi dute mutazioa duten hiesdunak ez dutenak baino bi urte gehiago bizi direla batez beste.

Oraindik ez dakite zergatik infektatzen diren errazago mutazioa dutenak, ezta gaixotutakoan zergatik bizi diren luzaroago. Gainera, azterketa bakarra egin dute eta gehiago egin behar dituzte emaitzak zuzenak direla baieztatzeko. Baina, baieztatuz gero, "ikerketak inpaktu handia" izan dezakeela adierazi du Nature-n Cheryl Winkler-ek, AEBko Minbizi Institutuan gaixotasun infekziosoen genetika aztertzen duen ikertzaileak.

1
245
2008
9
017
Genetika; Osasuna
Berriak labur
11
5.0/5 rating (1 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia