}

Memoria handiagotzea gero eta merkeago

1990/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Programa ahaltsuek RAM memoria handia eskatzen dute. Gure PC-XT eta Macintosh-ek 256 Kb-etik 1024 Kb-erainoko RAM memoria izaten dute. Orain dela gutxi arte, Macintosh-en alorrean behintzat, RAM memoria handiagotzeko plakak aurkitzea zail samarra edo garestia izaten zen. Baina azkeneko sei hilabeteotan izugarri aldatu da egoera. Prezioek beherantz egin dute oso. Datu bat eman dezakegu: 1989ko azaroan erositako 2 Mb-eko plaken kostua 65.000 pta-koa bazen, 1990.eko martxoan 20.000 pta-koa da (Macintosh Plus eta SE-rentzat).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia