Elhuyar zientziaren komunikazioa

Material-talde oso bat spintronikarako egokia

Donostiako fisikari batzuek parte hartu dute isolatzaile topologikoen nazioarteko ikerketan.

2012/03/16 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

material-talde-oso-bat-spintronikarako-egokia
Isolatzaile topologikoetan, elektroiak materialaren ertzean zehar higi daitezke soilik, ez masan. Arg. 2010 K. Kuroda

Spintronika hitza modan dago laborategietan; etorkizunean elektronikaren ordezko izan litekeen teknika bat da, azkarragoa eta ahaltsuagoa. Baina teknika hori material batzuetan bakarrik ustia daiteke. Orain, nazioarteko fisikari-talde batek spintronikarako egokia den material-familia oso bat identifikatu eta garatu du. Lanaren alde teorikoa Donostiako CFM eta DIPC zentroetako fisikariek egin dute.

Materialak isolatzaile topologikoak dira, eta spintronikarako ezaugarriak ez ezik, elektrizitatea eroateko modu berezia ere badute: barrualdean isolatzaile elektriko eta gainazalean eroaleak dira —horregatik deritze isolatzaile topologiko, geometriaren arabera eroaten dutelako elektrizitatea—.

“Material hauek 2005ean aurkitu ziren, lehendabizi teorikoki eta gero esperimentalki, eta ezagunak dira jadanik” dio Nora Gonzalez DIPC zentroko komunikazio-arduradunak. “Baina orain ikusi dugu badagoela material honetako talde zabal bat spintronikan erabiltzeko egokia”.

Spintronikak elektroiaren spina baliatzen du, karga elektrikoaren ordez. Baina, horretarako, spin bera duten elektroien sorta bat kontrolatzeko ahalmena behar da. Nazioarteko fisikari-taldeak aurkitu du konposatu ternario ordenatu gehienak —hiru atomo-motaz osatutako konplexuak— isolatzaile topologikoak direla, eta spintronikan erabil daitezkeela.

Hori jakinda, propietate magnetiko—spinari lotutakoak, alegia— eta elektriko jakinak dituzten materialak diseina daitezke. Gonzalezen arabera, “teknologikoki erabakigarriak izan daitezke” material horiek.

Gonzalezek Norteko Ferrokarrilla irratsaioan eman zuen aurkikuntza horren berri

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia