Elhuyar zientziaren komunikazioa

Martxan da Norteko Ferrokarrilla

Zientzia eta teknologiari buruzko irratsaioa, astero, Euskadi Irratian

2017/09/06 Elhuyar Zientzia

martxan-da-norteko-ferrokarrilla
Arg. EiTB

Ostiral honetan abiatuko da Norteko Ferrokarrillaren denboraldi berria. Astero, Guillermo Roa Zubia Elhuyarreko komunikatzailearen gidaritzapean, Euskadi Irratiko uhinetan egingo du geldialdia: ostiral gauetan, 22:00etan, eta larunbat arratsaldetan, 15:00etan.

Zientzia- eta teknologia-munduan gertatzen dena azaltzeko, kolaboratzaileen laguntza izango du Roak. Aurten, hiru aditu gehituko zaizkie aurrekoei: Eli Alberdi Zelaia eta Josu Doncel Vicente matematikariak, eta Oskar Gonzalez Mendia kimikaria.

Gainera, formula zientifikoei buruzko atala estreinatuko du denboraldi honetan. Formula horietako batzuk, energia eta masa erlazionatzen dituena, adibidez, ikur bihurtu dira. Bada, formulen inguruan dauden bitxikeriak azalduko dira saioan.

Hori guztia eta zientzia-kontu gehiago, Euskadi Irratian, Elhuyarren eskutik, ostiraletan 22:00etan, eta larunbatetan 15:00etan. Eta, noiznahi, Norteko Ferrokarrillaren webgunean: norteko.elhuyar.eus.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia