}

Marraskiloen arrautzak

1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kaviarra elikagai preziatua dela esanda ez dugu inolako sekreturik argitzen; baina, ba al zenekien marraskiloaren arrautzak kaviarraren mailakoak direla?

Ipar Euskal Herriko Erramona Etxarri izan da aurkikuntza honetaz baliaturik produkzioari ekin dion lehena. Zortzi metro karratuko hamar arlo txiki ditu horretarako. Arlo hauetan hezetasun berezia dago marraskiloak ahalik eta egokien gara daitezen.

Ekainetik urrira bitartean marraskiloek arrautzak erruten dituzte; bakoitzak ehun inguru. Arrautzak bildu ondoren uretan garbitzen dira eta ondoren sailkapen-prozesuari ekiten zaio, onak eta txarrak bereiziz. Arrautz onenak beirazko potetara sartu eta prest daude saltzeko.

Aurten hogeitamabi kiloko produkzioa lortu du Etxarrik. On egin!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia