}

Mando bat klonatu dute

2003/05/30 Elhuyar Zientzia

Bai, baina baita txerriak, ardiak, behiak, untxiak, saguak, katuak eta abar ere. Zergatik da orduan aipagarria mando bat klonatu izana?

Alde batetik, ekidoak klonatzea ez da erraza. Oso ezberdinak dira beste abereekiko. Adibidez, globulu gorrietan kaltzio gutxi dute animalia horiek; biologoek susmatzen dute horrek klonazioa zailtzen duela.

Beste alde batetik, mandoa, astoa behorrarekin gurutzatzearen ondorioa, antzua da. Beraz, Idaho Gem mando jaioberria klonatzen den lehen hibridoa da, hau da, antzua den animalia batetik jaio da, klonazioak lagunduta.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia