}

Malaria transmititzen duen eltxoa

2002/10/03 Elhuyar Zientzia

Malariaren errudun nagusia Plasmodium falciparum bizkarroia bada ere, gizakiak kutsatzeko ezinbestekoa da Anopheles eltxo emearen
parte-hartzea, bizkarroiak haren barruan betetzen baitu bere zikloaren faseetako bat. Haren aurka egitea da gaitza kontrolatzeko eretako bat, baina orain arte probatu diren bideek ez dute emaitza onik eman. Izan ere, erabili diren intsektizidekiko erresistentzia garatzeko gai izan da eltxoa.

Eltxoaren genoma ezagututa, estrategia berriak garatzeko bidea irekiko litzatekeela uste dute zientzialari askok. Esate baterako, horri esker jakin ahal izango litzateke nola aukeratzen duen eltxoak ostalaria, edo nola eten bizkarroiaren zikloa eltxoaren barnean.

Orain, lehenengo pausoa eman da. Hain zuzen, Science aldizkariak argitaratu berri du malaria kutsatzen duen Anopheles generoko espezie nagusiaren genoma, A. ganbiae eltxoarena. Horrekin batera, Nature aldizkariak bizkarroiaren genomaren berri eman du, eta han ere beste informazio osagarri asko argitaratu dute.

Gaiaren inguruko hiru artikulu dauzkazu Zientzia.net-en:

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia