}

Lurrikararen aurrean

1988/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hurrengo 30 urtean Californian lurrikara hondatzaileren bat gertatzearen posibilitatea %50ekoa da.

Arrisku-zonak San Francisco eta Los Angeles inguruan kokatzen dira batez ere. Hori izan da bederen California zeharkatzen duen San Andres failaren inguruan dagoen lurrikara-arriskua ebaluatzeko bildu den zientzilari-talde batek iragarri duena.

Faila honek plaka pazifiko eta plaka iparramerikarraren arteko muga egiten du eta San Franciscoko iparraldean hasi eta Mexikoko mugaraino luzatzen da.

Kalkulatzen denez, lurrikarak 7,5eko magnitudea izan dezake. San Francisco eta Los Angeles asko populatutako eskualdeak dira (5,5 eta 12 milioi biztanle hurrenez hurren) eta horrelako istripu geologikoak kalkulaezinezko hondamena sor dezake, bai giza bizien galeraren aldetetik eta baita ondasun-galeraren aldetik ere.

Adibide moduan, 1906.ean San Francisco suntsitu zuen lurrikara 8,3 magnitudekoa izan zela aipatuko dugu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia