}

Lurrikara datorrela!

2001/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Moskuko Unibertsitateko fisika-departamentuko zientzialariek lurrikarak lehenago aurresateko balioko duen sistema aurkeztu dute. Sistema horrek eguzki-argiak lurraren azalean islatzean duen polarizazioa neurtzen du. Izan ere, lurrikararen aurretik efektu baroelektrikoa gertatzen da; hau da, lurraren barneko presioa berrantolatu egiten da, bereziki azaletik hurbil. Horren ondorioz, karga berriak agertzen dira lurrazalean, eta eremu geoelektrikoa aldatu egiten da. Eta, jakina denez, eremu elektrikoa handitzean lurraren azalean islatutako eguzki-argiaren polarizazioa aldatu egiten da.

Polarizazioaren aldaketak detekta ditzaketen sentsoreak txikiak eta merkeak dira, eta jadanik espazioan dauden satelite meteorologikoetan jar daitezke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia