}

Landareen indarra

1998/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Estatu Batuetan garatutako teknika berri bati esker biomasatik energia lortzeko prozesua asko hobetu da, eta etorkizunean herri txiroetako baserri-inguruetan energia-iturri garrantzitsua izan liteke. Biomasa airean erretzean metanoa eta karbono monoxidoa lor daitezke, baina aireak daraman nitrogenoak gas hauek disolbatu egiten ditu eta, ondorioz, erregaiaren bero-ahalmena oso txikia da, gas naturalaren bero-ahalmenaren zortziren bat.

Teknika berriaren gakoa errekuntza eta beroketa prozesuak bereiztean datza. Lehenik biomasa tutu batean airearekin erre egiten da eta sortzen den beroa metalezko legar batera igarotzen da. Ondoren tutuan lurrina sartuarazten da, bero hori legarretik biomasara transmititzeko, eta lurrin hori kondentsatu ondoren ia nitrogenorik gabeko gasa geratzen da. Era honetan, orain arteko erregaiekin baino hiru aldiz energia gehiago lor daiteke biomasarekin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia