}

#KZJaia2: 2. bilduma

2014/06/09 Elhuyar Zientzia

kzjaia2-2-bilduma

Pasa dira beste hiru aste #KZJaia2 suziria martxan jarri eta izarretara abiatu ginenetik, eta lehen hiru astetan ezagututako 16 izarrez gain, dagoeneko beste 11 izar eta 11 asteroide bisitatu ditugu. Izan ere, izarretatik bueltan etorri ginen eguzki-sistemako sateliteak ezagutzeko asmoz, baina, bidean, asteroide-gerrikoan gelditu ginen, eta bertako asteroide nagusiak ezagutzen aritu gara. Hemen duzue azken hiru aste hauetan ikasi dugun guztiaren bilduma: 

IZARRAK:

- Polux: “Estetika”. Lorea Agirreren, Fermin Etxegoienen, Kuraia taldearen, David Anauten eta Jon Benitoren hitzak josiz, euskararen normalizazioa eta estetika ekarri zizkigun Txerra Rodriguezek  Garaigoikoa blogean.

- Formalhaut: “Homo omnium rerum mensura est (Hala ote?)” EHUko Jesus Mari Txurruka biologoak gizakia gauza guztien neurria ote den aztertu zuen Zientzia Kaieran. Zorabiatzeko moduko zenbakiekin, nahiko argi gelditu zitzaigun erantzuna.

- Deneb: “Jacinto Iturbe: ‘Euskal kostaldeak ere kalteak pairatuko lituzke berotegi-efektuagatik”. UEUkoBuruxkak liburutegi digitalak Jacinto Iturberi "Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa" liburuaren itzulpenari buruz egindako elkarrizketa ekarri zigun jaialdira.

- Beta Crucis / Mimosa / Becrux: “Genetika zientzia-fikziozko telesailetan II”. Zientzia-fikzioko telesailetako genetikaren 2. zatia eskaini zigun Koldo Garcia EtxebarriakEdonola blogeko kafepintxoan. Telesail bat ikustean genetikaz dioena onargarria den jakin nahi baduzu, irakurri. Baina kontuz spoilerrekin!

- Regulus: “Bi emakume idazle: Mary Shelley eta Bizenta Mogel”. Pruden Gartziak Frankestein eleberriaren egilea eta euskal literaturako lehen emakume idazlea gonbidatu zituan #KZJaia2 jaialdira. Bi emakume horiei buruz hitz egin zigun Ingumak Laborategian blogean.

- Alfa Crucix / Acrux: “Zikoinaren teoria baieztatzeko frogak” Zikoinaren teoriaren aldeko frogak bildu zituen Josu Lopez-Gazpiok Zientzia Kaieran, iturri fidagarriak eta datu kontrastatuak soilik erabiliz.

- Adara / Adhara: “Amaia Pavon: ‘Nerabeek ikus-entzunezkoen bitartez interpretatzen dute mundua, eta haien bidez eraikitzen dute taldearen identitate soziala’”. UEUkoUnibertsitatea.net atarian egindako elkarrizketan ikus-entzunezkoen komunikazioan aditu Amaia Pavonek defendatzen du euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea nahi bada, gazteentzako propio sortutako produktuak ekoitzi behar direla.

- Kastor: “Txertoek eman egiten dute, ez kendu”. Argi utzi zigun hori Amaia Portugalek Zientzia Kaieran idatzi zuen ekarpenean. Txertoei esker lortutakoak errepasatu eta haien garrantzia aldarrikatu zuen.

- Iparrizarra / Polaris: “Erretrobirus endogenoak etxe-abereetan” Etxe-abereen erretrobirus endogenoez lankideekin batera Current Genomics aldizkarian argitaratu duen lanaz hitz egin zigun Koldo Garcia Etxebarriak.

- Algol: “Optikaz”. Juan López Donostiako San Ignazio Ikastetxeko batxilergoko 2. mailako ikasleak optikaz idatzi zigun Galtzadaberri blogean.

- Denebola: “Makinek ere ikas dezakete”. Makinek ere ikasteko gaitasuna izan dezaketela erakutsi zigun Gorka Azkunek Zientzia Kaieran.

ASTEROIDEAK:

- Patientia: “Genetika artea egiteko”. Genetikak artelanak egiteko ere balio dezakeela erakutsi zigun, harrituta, Koldo Garcia EtxebarriakEdonola blogean.

- Interamnia: “‘Et alegraçaytec ongui’: bi euskaldun Karlos erregearen gorteanGorka Lekarozek Karlos III.aren gorteko bi euskaldunen berri eman zigun Lingua Navarrorum blogean.

- Davida: “Botere gabetzea”. Boteredunek boterea besteen esku uztearenkontzeptuarekin etorri zitzaigun Txerra Rodriguez, Garaigoikoa blogean, Espainiako erregeak abdikatu zuen egun berean.

- Bamberga: “Iktusaren periploan”. Iktus gaixoei ospitaletan ematen zaien zerbitzua hobetzeko medikuen eta gaixoen familiartekoen praktika-komunitateari buruzko erreportajea partekatu zuen Teknopolisek.

- Eufrosine: “Etxerako moduko robotak”. Gure bizimodua hobetzeko helburuarekin egiten ari diren robotak ekarri zizkigun Xabier Díaz Silvestrek Zientzia Kaieran idatzitako ekarpenean. 

- Eunomia: “Zelula amen ahalmen terapeutikoa”. Isabel Fariñas neurozientzialariak zelula amek zerebroa sendatzeko izan dezaketen ahalmenari buruz eman zuen hitzaldia gomendatuz, zelula amak zer diren azaldu zigun Achucarro Outreach ManagerrekNeurozientzian blogean.

- Zibele: “Organo hauek zureak bezalakoak dira”. Amaia Portugalek plastinazioaz hitz egin zigun Zientzia Kaieran. Teknika horren bitartez, hildakoen gorputz atalak bikain kontserbatzen dira, usteldu gabe. Bizirik dauden organoen berdin-berdinak dira, itxura eta koloreari dagokionez.

- Juno: “Uharteak itotzeko arriksuan”. Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginez, itsas-mailaren igoeraren ondorioz itotzeko arriskuan dauden uharteen argazki ikusgarriak ekarri zizkigun Elhuyar Aldizkariak.

- Silvia: “Mikrouhinen musika”. Molekulak dantzan jartzen dituen musikaz, mikrouhinez, idatzi zuten Aitzol Torregarai, Juankar Solis eta Andoni Zabalak Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe blogean.

- Hektor: “Behin eta berriro asmatzen”. Eboluzioaren bitxikeria batzuei buruzko ekarpena egin zuen #KZJaia2-n indartsu dabilen Koldo Garcia EtxebarriakEdonola blogean: konbergentzia ebolutiboaz.

- Tisbe: “Zer da elektromagnetismoa?David Etxeberria Donostiako San Ignazio Ikastetxeko batxilergoko 2. mailako ikasleak elektromagnetismoa zer den azaldu digu Galtzadaberri blogean.

Dagoeneko bi aste baino ez dira gelditzen 2. jaialdi hau bukatzeko. Laster, asteroide-gerrikoa utzi eta eguzki-sistemako planeten sateliteak bisitatzen hasiko gara. Ea zenbat ezagutzen ditugun!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia