}

Kuwait-en smoga arazo

1991/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Errautsak eta keak atmosferan zehar hedatu dira eta ondorioz Kuwaiteko hirietako atmosfera erabat poluituta dago.

Kuwaiten erretzen ari diren ehundaka petrolio-putzu bertako biztanleen osasunari eragiten hasiak dira.

Errautsak eta keak atmosferan zehar hedatu dira eta ondorioz Kuwaiteko hirietako atmosfera erabat poluituta dago. Poluzioaren eragina aire-motarekin zuzenean erlazionaturik dago. David Shillito, hango poluzioa ikertzen ari den injineruetako bat da eta berak dioenez airearen abiadura 12 metro segundoko ingurukoa denean, atmosferan dauden hautsek ez dute hirietan ondoriorik izango.

Ekainean eta uztailean Shamal izeneko haizeak jotzen du eta haize honek Kuwaiteko iparraldean dauden errautsak hiribururantz eraman ditzake. Hori gertatzen bada, 1950. urtean Londresek jasandako smog ospetsuaren efektua errepikatu egingo da. Petrolio-errekuntzatik sortutako osagaiak oso kaltegarriak dira; hasi arnasa narritatzen duen sufre dioxidotik eta minbizia sortzen duten bentzeno eta hidrokarburo poliaromatikoetaraino.

Esandakoa eritzi bat besterik ez baldin bada ere, Kuwaiteko Osasun-ministraritza neurri bereziak hartzen hasi da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia