}

Kreazionismoa ez da zientzia

1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Darwin-ek eboluzioaren teoria plazaratu zuen une beretik, Iparrameriketako erlijio-fundamentalistak eboluzionismoaren kontrako gatazkan ari dira; deabruaren lana eta materialismo komunistaren troiako zaldia dela kontsideratzen bait dute. Beraien arabera, Bibliak esandakoa ere (edo beraiek interpretatutakoa) irakatsi behar da eskoletan.

Bibliaren esanei jarraituz, munduak lau mila urte baino ez lituzke izango eta animalia guztiak eta landare guztiak Jainkoak sortutakoak eta Noek uholdetik salbatutakoak izango lirateke. Kreazionisten jarrera hau nahikoa aurrerakoia da mendearen hasieran kreazionismoaren irakaskuntza soila defendatzen zutela kontutan hartzen ez badugu.

1981.ean Iparrameriketako kongresuak Balance Treatament Act delakoa aprobatu zuenean, kreazionistek gudua irabazita zutela zirudien. Lege horren arabera, bi ikuspuntuak orekatsuki irakatsi behar ziren eskoletan. Baina lege hori errekurritua izan zen Goi-Gortean eta tribunal honek baliorik gabe utzi du. Goi-Gortearen arabera kreazionismoa sinismen erlijiosoa da eta eboluzionismoa zientzia. EEBBtako konstituzioaren arabera legeak sinismen erlijioso jakin bat bultzatzerik ez duenez, legea antikonstituzionala da.

Erabaki honi esker 1927.ean gertatutakoa ez errepikatzea lortuko da. Orduan, Tennesse-ko estatuak Scopes izeneko natur zientzien irakaslea auzitara eraman zuen eboluzionismoa irakasteagatik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia