}

Koral-arrezifeak zuritzeko arriskuan

1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

30 urte barru koral-arrezife asko eta asko hil eta zuritu egingo dira tropikoetako urak berotzen jarraituz gero. Uren tenperaturak Australiako CSIROk eta Alemaniako Max Planck institutuak iragarri duten neurrian berotzen badira, koralezko arrezifeek orain jasaten duten zuritzea areagotu eginen da, bai maiztasunez eta bai intentsitatez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia