}

Kataluniako berriak

1988/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Akuakultur kontutan japoniarrak dira ikerkuntzaren puntan dabiltzanak, baina zenbait kasutan atzean gelditzen ari dira.

Horrelako zerbait gertatu berri da kataluniarrek aurrea hartu dietelako. Irudietan duzuen 7000 m 3 eta 2000 tonako egitura flotagarria, horren lekuko da.

Irudiko plataformak Mariana du izena eta arrainak hazteko fabrika moduan erabiliko da. Bartzelonako untzioletatik atoian eramango dute plataforma eta Formentera irlaren ertzetik milia batera kokatuko da 400000 arrainkumeren bizileku izan dadin. Urteko 144 tona lupina eta bixigu harrapatzea espero dute.

Material berriak erabiliz eraiki da, eguzki-panelek emandako energiaz hornituko da eta hainbat metrotako olatuak pairatzeko gai izango da.

Akuakultura ez da Mariana ren helburu bakarra. Maketa erraldoiaren papera ere izango du; Herbeheretako Bergen hirian egin nahi den irla artifizialaren maketa izatea alegia. Orube egokirik ez dagoenez, 200000 biztanle dituen hiri honek hedapen-arazo larriak dauzka eta 50 m-ko zubitxo batez lurrari lotuta egongo den plataforma baten bidez konpondu nahi dituzte buruhausteak. Hanse Stadten izeneko plataforma honek hamalau solairuko zazpi eraikin piramidal izango lituzke eta 5000 lagun bizitzeko zerbitzu egokiak eskainiko lituzke.

Mariana ren etekinak baldintzatuko du proiektu handi honen etorkizuna.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia