}

Zientzia.netek Sareko Argia saria jaso du

2002/01/25 Elhuyar Zientzia

www.zientzia.net zientzia-atariak 2001. urteko Sareko Argia saria jaso du. Zientzia.net-ek urtebete egingo du laster sarean, eta urtebetetze-opari ederra izan da Sareko Argia saria. Baina saria ez da gurea bakarrik, zuena ere bada, Zientzia.net erabiltzen duzuenona, zuek gabe gure lanak ez bailuke zentzurik izango. Zorionak guztioi, hortaz!
Zientzia.net-ek izan duen harrera onak eta Sareko Argia sariak adierazten digute zientziaren komunikazioa errotzen ari dela gizartean, eta jardun horretan dihardugunok poztu baino ezin dugu egin.

Zientzia.net-ek Interneteko bidea ireki dio Elhuyarren jardunari, zientziaren dibulgazioak eta euskarak beren txokoa izan dezaten sarean; eta neba-arreba nagusiek txikiei bidea irekitzen dieten moduan, Elhuyarren Interneteko jardunak fruitu berriak emango ditu laster, teknologia berrien aldeko apustuari eutsiz, zientzia eguneroko egiteko.

Eskerrik asko guztioi.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia