}

Irudimena duten ordenagailuak

1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Adimen naturalak badu adimen artifizialak ez duen aberastasun garrantzitsu bat: eboluzioa. Horri esker izaki bizidunak ingurunera egokitzeko eraldatu egiten dira, gero eta bizitza-mota egokiagoak eta adimen konplexuagoak sortzeko.

Beraz, Adimen Artifizialaren arloan Eboluzio-Robotika delakoa amets handienetakoa izan da aspaldidanik, “Bizitza Artifiziala” sortzeko beharrezko pauso nagusia. Iragan abuztutik badirudi adimen artifizialaren eboluziorako lehen lorpenak agertzen hasi direla, txikiak badira ere: Brandeis Unibertsitateko zientzialari-talde batek LEGO piezekin egiturak diseinatzeko gai den ordenagailu bat garatu dute. Ordenagailua LEGO piezak elkarlotzen dituen algoritmo baten bidez forma berriak asmatzeko gai da, eta beraz, “irudimena” duela esan daiteke.

Egiturak bete beharko dituen baldintza mekanikoak sartuz gero (jasan beharreko pisua, luzera maximoa...) ordenagailuak bere kontura sortzen ditu egiturak, milaka konbinazioetatik aukeratuz, eta ondoren optimizazio-tekniken bidez aukera egokiena egiten du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia