}

Iritxi da azkenean apple II GS-a

1987/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

APPLE II GS-a, heziketarako prestatuak zeuden beste APPLE mikroordenadoreen eta gestiora zuzenduta zegoen Macintosharen arteko hutsunea betetzera dator. Posibilitate grafiko zabalak eskaintzen ditu. Horren gaiz 16 biteko mikroprozesadore bihur daitekeen 65 C815 mikroprozesadore berria ere badu. Beraz, Macintosh-ekin eta gainerako IBM PC-ekin bateragarri egitea ez dirudi lan zaila.

8 Mbyte-raino zabal daitekeen 256 Kbyteko RAM memoria du, eta Mbyte bateraino zabal daitekeen 128 Kbyteko ROM memoria. Mikroordenadore honen eragozpen bakarra, bere prezioa izan daiteke: 12.900 F.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia