}

Indian aurkitutako tresna batzuek kolokan jarri dute gure espeziearen historia

2018/01/31 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

indian-aurkitutako-tresna-batzuek-kolokan-jarri-du
Erdi Paleolitoko tresnak aurkitu dituzte Attirampakkham aztarnategian. - Arg. Ondarearen Hezkuntzarako Sharma Zentroa, India

Attirampakkham aztarnategian (Indiako hegoekialdea), Erdi Paleolitoko ezaugarriak dituzten tresna batzuk aurkitu dituzte, esaterako, Levallois teknikarekin egindako harrizko tresnak. 385.000 urte dituztela kalkulatu dute, eta horrek piztu du zalantza.

Izan ere, garai horretan bertan sortu zen kultura hori Afrikan eta Europan ere, eta, orain arteko aztarna guztien arabera, artean gizaki modernoa ez zen Asiara iritsi. Horrenbestez, hipotesi hori berraztertu beharko dute orain arkeologoek. Nature aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia