Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ilargi-eklipsea, Elur Ilargia eta Urte Berriko kometa gaur gauean ikusgai

2017/02/10 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ilargi-eklipsea-elur-ilargia-eta-urte-berriko-kome
Penunbra-eklipsea Arg. Wikipedia

Bi ilargi-eklipse izango dira 2017an zehar; gaur gauean izango da lehena, eta abuztuaren 7an, berriz, bigarrena. Gaurkoa penunbra-eklipsea izango da; hau da, Ilargia, Lurra eta Eguzkia lerroan daudela, Lurrak proiektatzen duen penunbra zeharkatuko du Ilargiak. Ondorioz, Ilargia ez da erabat ilunduko. Hala ere, ohiko penunbra-eklipseak baino ikusgarriagoa izango da gaurko eklipsea, Ilargi osoa pasako delako penumbra-zonatik zehar.

Bestalde, gau berezia izango da gaurkoa; izan ere eklipseak Elur Ilargiarekin (otsaileko ilargi betearekin) bat egingo du; eta, gainera, Urte Berriko kometa ere ikusi ahal izango dugu. Eklipsea 22:34an hasiko da, eta lau ordu eta 19 minutuz izango dugu ikusteko aukera.

0.0/5 rating (0 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago
DokuSare bidez

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia