Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ikertzaile emakumeek gehiago hartzen dituzte kontuan sexua eta generoa medikuntzan

2017/11/07 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ikertzaile-emakumeek-gehiago-hartzen-dituzte-kontu
Arg. ernestoeslava/Pixabay

Medikuntza-ikerketatan gehiago hartzen dira kontuan generoa eta sexua, ikertzaileak emakumeak direnean. Ondorio horretara iritsi dira Nature Human Behaviour aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, milioi bat eta erdi medikuntza-ikerketa aztertuta.

Gaixotasun askok ez diete berdin eragiten gizonezkoei eta emakumezkoei, ezta tratamenduek ere. Sexua eta generoa faktore garrantzitsuak dira medikuntzan, baina, hala ere, medikuntza-ikerketa gehienak arrekin egiten dira, bai animalietan, bai pertsonetan. Orain egin duten lan honetan aztertu dute faktore horiei ematen zaien garrantzia aldatzen ote den ikertzaileen generoaren arabera. Horretarako, 2008tik 2015era argitaratutako milioi bat eta erdi artikulu zientifikotan aztertu dute ikerketa horietan generoaren eta sexuaren araberako azterketarik egin den edo ez, eta zein den ikertzaileen generoa. Eta garbi ikusi dute ikerketetan emakumeek parte hartzen dutenean gehiago hartzen direla kontuan sexua eta generoa.

--> Erreportajea: Begirada emea medikuntzari

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia