}

Iguanak platerean

1987/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Dirudienez, iguanaren haragia oilaskoarenaren modukoa da eta bere arrautzak propietate afrodisiakoak omen dauzka. Hona bada animali proteinaren iturri baliagarri bat. Hori da bederen Smithonian Institute-ko Dagmar Weiner-ek proposatzen duena. Bere ustetan narrasti handi hau egoki haziz gero, elikadura-arazo asko konpon daiteke. Berak, 1200 iguana kutxatan hazi ditu.

Operazio hau WWF delakoak babesten du eta helburu hirukoitza du: goseak dauden populazioak elikatu, arriskuan dagoen animalia bat salbatu eta oihan tropikala babestu. Gero uztak hazteko basoa erretzea ez da batere egokia, zeren eta urte gutxiren buruan zolua guztiz hondatua gelditzen bait da. Iguanak haziko balira, zolua askoz ere egokiago zainduko litzateke eta luze iraungo luke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia