}

HIES-aren aurkako txertoa?

1990/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

EEBBetako ikerlari batzuek, HIESaren aurkako txertoa gizakiarengan frogatu dutenean nahikoa emaitza baikorrak lortu dituzte. Orain arte tximinoengan egindako frogek HIES dutenei itxaropena sortu badiete, gizakiengan egindako frogek itxaropena errealitate bihurtzeko bidean jarri dute.

Txerto honen bidez T izeneko zelula hiltzaileak estimulatzen dira eta hauek gaixorik dauden zelulak deuseztu egiten dituzte. Orain arte egindako txertoak antigorputzak simulatuz egin dira, baina kasu honetan birus biziak erabili dira.

Txerto hau ez da berria; ezagutzen zen birus baten proteinan oinarritzen dena baizik. Ikerketa hasieran besterik ez dago, eta beraz, HIESaren aurkako txertoa dela baieztatu ezin bada ere, orain arte lortutako beste txertoen aurrean baditu abantailak. Adibidez, txerto honek estimulatzen dituen zelula hiltzaileek, HIES birusaz kutsaturik dauden zelulak beste gaixotasun batez kutsaturik daudenetatik bereizten dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia