Elhuyar zientziaren komunikazioa

Galapagoak direla eta

2001/02/01 Elhuyar Zientzia

Egun hauetako zientzia-gaietako albisteetako bat Galapago irlen inguruko istripua dugu.Jakingo duzuenez, erregaia zeraman itsasontzia hondoratu eta tangetako edukia isurtzen ari da. Ontziak ez zeraman petrolio gordina, diesela baizik, eta, beraz, sor daitezkeen ekologia-arazoak ez omen dira hain larriak. Hala ere, istripua Galapagos irletatik oso hurbil gertatu denez, egonezina nagusitu da ekologista eta kontserbazionisten artean.

Apartekoak al dira bada Galapago uharteak? Baietz esan daiteke, bertako fauna berezia baita. Darwin-i ere hala iruditu zitzaion. 1825.eko irailaren 17an iritsi zenean, tristura sartu omen zitzaion paraje haiek ikusita. Baina, ondoren, bertan jasotako datuak eta egindako behaketak, besteak beste, garrantzi handikoak izan ziren "Eboluzioaren teoria" lantzeko.

Berez, uharteetan espezie endemikoak garatzeko aukerak handiak izaten dira, itsasoak "isolatu" egiten baititu, baina Galapagoetan dagoen fauna eta floraren ezaugarriek eta bertako hainbat irlak ekologikoki egoera onean iraun izanak balio berezia ematen diote uharte-talde honi.

Fauna berezi horren adibidea dugu argazkiko itsas iguana bikotea. Iguana-espezie hori itsasoan elikatzen den bakarra da.

3.93333333333/5 rating (30 votes)

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia