}

Finlandiako zaborrak

1997/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Finlandian 180.000 laku eta 338.000 km2 baso daudela kalkulatzen da, baina zaborrak erretzerik inon ez dute nahi. Etxeetako zaborrak erre ordez (garestiegia dela diote), nahiago dute osagaiak bereizita biltzea. Beirazko eta metalezko enbalajeen % 90 edukiontzi berezietara bota eta hilean behin jasotzen dute. Zabor organikoak, berriz, bi hilean behin bildu eta ongarriak egiteko plantara eramaten dituzte.

Corenso etxeak fruta-zukuen eta esnearen kartoizko ontzien % 10 jasotzen ditu paper zuntzarekin kartoizko arrabolak egiteko. 1995. urteko azken hiruhilekoaren ondoren 20.000 tona tetrabrik birziklatu dira. Gainera Finlandian erabilitako paperaren % 60 birziklatua da, eta harrigarria dirudi Europako lehen fabrikatzailea izanik maila hori izatea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia