}

Erresuma batuan txoriak gero eta gutxiago

1990/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1970-1980 hamarkadaz geroztik martin arrantzale deituriko txorien populazioak behera egin du. Seguru asko ibaiak poluitzen dituzten metal astunen bidez pozoindu dira txori hauek.

BTO deituriko ornitologi erakunde ingelesak, azken 30 urte honetako txoriei buruzko datuak eman berri ditu. Ondorio nagusiena hauxe da: ohizko espezie gehienen populazioak behera egin duela.

Pestizidak erabiltzea eta lurra lantzeko egutegia dira beherakadaren arrazoi nagusienak. Hegatxabalek, txokek eta gari-berdantzek jaten dituzten haziak, herbizidez tratatzen dira. Udazkenean gero eta gehiago eta udaberrian gero eta gutxiago ereitea, beste oztopo bat da txorientzat.

Halaber, monokultiboaren hazkundeak lurren arteko desberdintasunak murriztu egin ditu, horrela hegaberek, hontza zuriek eta okil berdeek kaltea jasan dutelarik. Hala ere, monokultiboaren eraginez, espezie batzuek irabazi egin dute, baina irabazleak oso gutxi izan dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia