}

Erleentzat arriskutsuak diren hiru intsektizida debekatu dituzte

2018/05/03 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

erleentzat-arriskutsuak-diren-hiru-intsektizida-de
Intsektu polinizatzaileek biodibertsitatean eta elikagaien ekoizpenean duten garrantziak eraman ditu neurriok hartzera. Arg. DollarPhotoClub

Europar Batasunak hiru intsektizida neonikotinoideren erabilera debekatzea erabaki du. 2018ko otsailean Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, pestizidez tratatutako soroetan, lore-hautsaren bidez neonikotinoide-maila arriskutsuak jasotzen dituzte erleek eta bestelako polinizatzaileek. Paralisia eta heriotza eragiten diete, eta erleen populazioak arriskuan jar ditzaketela ondorioztatu dute. Hala, hainbat urteko eztabaidaren ondoren, klotianidina, imidakloprida eta tiametoxama debekatzea erabaki dute.

Neurri berria urte bukaeran jarriko da martxan, baina argitu dute debekua aire zabalean bakarrik ezarriko dela. Alegia, berotegi finkoetan erabiltzeko aukera izango da, erleek sarbide mugatua izango dutelakoan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia