}

Eme hautatzaileak

1993/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Intsektu emeek, ernalduko dituzten arrak hautatzeko kontu handia izaten dute. Mexikoko tximeleta bat adibidez, ar askorekin parekatzen da, baina horietan sendoenak baino ez du ernalduko, enbrioietara ondare genetiko onena igaroko delarik.

New Yorkeko Thomas Eisner eta Arizonako Craig W. LaMunyon ikerlariek diotenez, traktu genitaleko muskuluen bidez esperma obuluetaraino ala kanpora gidatzen du emeak.

Beraz, zergatik parekatzen da ar askorekin? Haziarekin batera jasotzen dituen substantzia batzuk bereganatzeko. Horietako batzuk elikagaiak dira eta emeari indarra eta oparotasuna segurtatzen diote. Beste batzuk, arrak landareetan bildutako alkaloideak dira eta emeak arrautzetan ezartzen ditu harrapariengandik babestearren.

Gainera baliteke emeak ernaltzeko arra alkaloide-kopuruaren arabera aukeratzea. Izan ere arra inguratzen denean, alkaloidez betetako bi brotxa txiki astintzen dizkio, emea erakartzearren.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia