}

Elhuyarrek ere parte hartu du Iruñeko Galaxiaren Lorategia proiektuan

2017/03/31 Elhuyar Zientzia

Iruñeko Udala, Planetarioaren laguntzarekin, Galaxiaren Lorategia izeneko lorategi berezia eraikitzen ari da Yamaguchi Parkean. 200 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiagoren bidez Esne Bidearen landarezko irudikapena osatuko dute. Zuhaixka bakoitzak Galaxiako eremu zehatz bat ordezkatuko du bere izar, nebulosa, kumulu eta ezaugarri guztiekin.
elhuyarrek-ere-parte-hartu-du-iruneko-galaxiaren-l
Arg. Elhuyar
Martxoaren 29an, Elhuyarren izenean landatu zuten zuhaixka Leire Cancio Orueta Elhuyarreko zuzendari nagusiak, Maria Gil Rodriguez Zientzia unitateko arduradunak, eta Aitziber Lasa Iglesias Zientzia Hezkuntzaren arduradunak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia